Saltar al contenido

Izagirre anaiak taldearekin tourrera!

01/07/2011

Kaixo guztio,

Dakizuen bezela Gorka Izagirre herritarra astear dagoen Frantziako Tourreko irteeran izango dugu.

Izagirre Anaiak Taldeak Pirineotara irteera antolatzekoak gara, Gorka eta gainontzeko Euskal txirrindulariak animatu asmoz.

Irteera Uztailak 13 Asteazkena arratsaldeko 15:30tan izango da, estanko pareko kruzetik. Bertatik Tourmaleteko magalera gerturatuko gara ( La Mongiera ) ostegunean Tourreko etapa bertan ikusteko asmoz.

Osteguna Uztailak 14ko etapa amaitu bezain laister Aubisque mendatera gerturatzeko asmoa dago, arazorik ez bada bertan gaua egin eta ostiraleko etapa bertan ikusiaz.

Ostirala Uztailak 15ko etapa amaitu ondoren, etxeruntzko bidaiari ekingo diogu, horrela Ostiral gau partean iritsiko gara Ormaiztegira.

Pertsona kopuru minimo bat apuntatzen bada, Autobus-litera batean egingo dugu bidaia, aldiz kopuru minimora iristen ez bagara beste ibilgailu batzuetan egingo da.

3 egun horietarako janaria zein loa ( autobus-litera ez balitz beteko ) ez ditua Taldeak antolatuko, bakoitzak berea ekarri beharko du.

Irteeran parte hartu nahi duenak ondorengo baldintzak bete behar ditu:

TALDEKO BAZKIDE BAZARA:

Uztaial 7 ostegunerarte duzu epea 60 Euroko diru fiantza ondorengo kontu korrontean 3305-0006-89-0061-026166 zure izen abizenarekin sartzeko.

Garrantzitsua: Behin apuntatu eta dirusarrera egin ezkero, eta ez joatea erabakitzen baduzu, dirua ez da itzuliko! 60 euro hauek findatza moduan erabiltzeko dira, seguraski bidaiaren gastuak handiagoak izango dira. Apuntatzen diren gende kopuruaren arabera kalkulatuko ditugu gastuak.

TALDEKO BAZKIDEEZ BAZARA:

Uztaial 7 ostegunerarte duzu epea 100 Euroko diru fiantza ondorengo kontu korrontean 3305-0006-89-0061-026166 zure izen abizenarekin sartzeko.  40 Euroko diferentziaren arrazoia hauxe da, taldeko bazkide izatera pasatuko zara, non taldeko kamixeta emango dizugu eta taldeak etorkizunean antolatuko dituen ekintzetan parte hartzeko aukera izango duzu.

Garrantzitsua: Behin apuntatu eta dirusarrera egin ezkero, eta ez joatea erabakitzen baduzu, dirua ez da itzuliko! 60 euro hauek findatza moduan erabiltzeko dira, seguraski bidaiaren gastuak handiagoak izango dira. Apuntatzen diren gende kopuruaren arabera kalkulatuko ditugu gastuak.

OHARRA: Ezinbestekoa da 18 urte edukitzea irteeran parte artzeko, 18 urtez azpiko pertsonak adindun pertsona batekin etorri beharko dute, bera izango delarik beraien arduradun.

Edozein duda duzuela ondorengo telefonoetara dei dezakezue:

– 626851753 (AITOR)

– 655722278 (IKER)

Besterik gabe agurtzen gara,

 

Izagirre Anaiak Taldea

 

Izagirre anaiak taldearen afaria!

05/02/2011

Kaixo bazkide oro!

Idatzi honen bidez aditzera eman nahi dugu datorren Ostiralean, Otsailak 11 “Izagirre Anaiak” taldearen urteroko afaria izango dugula. Berau Lierniko Mujika jatetxean izango da gaueko 21.30tan. Afariaren prezioa 30 Eurokoa izango da pertsonako, gutxi gora bera.

Emendik bazkide guztioi animatzen zaituztegu bertara gerturatzea, Gorka ta Ion lagun ditugularik beraiekin solasean egiteko aukera afari eder batez lagundurik.

Ezinbestekoa da joateko asmoa duen oro gurekin arremanetan jartzea ondorengo telefono hauetara deituz… 626851753 (Aitor) edo 655722278 (Iker).

Besterik gabe agurtzen gara, animatu giro hitzela zihurtaturik dago eta!

Izagirre Anaiak Taldea

Alicante,laister etxean…

20/12/2010

Kaixo:

Beno,egunak igarotzen ari zaizkigu eta bertan jarraitzen dugu guk.Orain arteko egunak ez dira oso egun gogorrak ere izan.Egia esan denetarik izan dugu; egun luzeak,ez hain luzeak eta motzak.Atzo,deskantsu eguna izan genuen,2 ordu exkax ibilita eta noski gero eguna luze joaten zaigu,siestatxoa bota eta arratsaldean bueltaxka bat ematera irten ginen.Batzuk zinera,bertzeak erosketatxo batzuk egitera(neu barne),gabonak gainean dira eta zerbait eraman beharko da etxekoentzat,hotelean gelditu zenik ere bada…libre izaten dugu eta bakoitzak bere gauzak egiteko baliatzen du.

Atzo,nire aspaldiko lagun batzuk etorri ziren bisitan,Pardo eta Morras.Aspaldi haiekin egon gabe nintzen eta arratsalde polita igaro genuen.Afizionatu mailan nire taldekidak izan ziren eta beraiekin tratuan jarraitzen dudan arren,aspaldian egon gabe nintzen.Hauek Benidorm-en daude entrenatzen,gu baino gehiago gainera!!jajja..batek profesionaletan bere lehen urtea izanen du(Pardo-k) eta bertzeak bigarrena.Gogotsu ikusi nituen,ilusioz eta hori ona delakoan naiz,Argentinan hasiko dira,ia-ia ni bezala,Australia,Argentina…munduaren beste puntan!

Gaur goiz hasi dugu eguna.Normalean baino goizago,ez dut ongi lo egin,kosta zait lo hartzea…gaur esfortzu probak tokatzen zaizkigu eta 9:00 hasita goiz osoa hortantxe pasako dugu,niri 11:30etan tokatzen zait,nire gelakide den Dani Sesma-rekin batera,ondoren eguna amitzeko,bazkaldu gabe(pintxoren1 jango dugu)3orduko entrenamentua.Niri horrelako egunak ez zaizkit batere gustatzen,bazkaldu gabe….ez da nire gustukoa,baina aginduak betetzeko daude edo ahusteko…..nola zen esaera??jajja..Bestalde laister etxean izanen gara,baditut gogoak etxera joateko,ez dakit,amak esan ohi dit oso etxe-zuloa naizela,arrazoi izanen du,Egun hauek oso momnotonoak izaten dira eta…burua garbitzeko denbora beharrean nago.Gabonak datoz,egia esan ez naiz oso gabon zalea,ez da ez ditudala gogoko baina…ba!ez didate ilusio handirik pizten,aurtengoa ordea desberdina delakoan naiz.

Beno besterik gabe banoa,nire ordua iristear da eta iada berandu noa.Gaurkoa egun luzea,motza,luze izango dena…beno egun guztiak berdinak direlakoan naiz baina,gaurkoak luze joko du;bazkaldu gabe…

Alicanten

16/12/2010

Jakingo duzue onezkero batzuk,alicanten gaudela taldearekin kontzentraturik.Ez gaude talde osoa,ez horixe,Australiara joan behar garenok eta beste gutxi batzuk,hauek nahi izan dutelako etorri dira.Denera 11 txirrindulari gaude,eta giro ona dugu geure artean.

Askok agian ez duzue jakingo kontzentrazio hitza erabiltzen denean,zer esan nahi izaten den.Beno,ni horretan saiatuko naiz;guk aste betekoa eginen dugu,hemen alicanten,beno ez da alicante hiria bera,ondoan dagoen urbanizazio batean gaude.Egia esan ez da oso toki erakargarria,nire gustu pertsonalerako,eta alicanten egon ez zaretenok lasai,ez duzue ezer asko galtzekorik eta….honek desertu itxura handi xamarra du,itxusia nire gusturako.

Egun hauetan egiten den gauza bakarra,entrenatzea izaten da,helburu bakarrarekin etortzen da taldea,entrenatzekoarekin.Kontuan hartu Euskal Herrian negua gogorra izaten dela,baina baita Europa-ko beste hainbat tokitan,beraz gurekin batera,hemn dabiltza beste hainbat talde katusha,quick step,palmans….eta beste hainbat ere hemndik ibiliko direlakoan nago.Talde aunitz etortzen dira alicante inguru hauetara,neguko preparazioa lantzeko asmoz;tokiak,tenperaturak…arrazoi nahikoa bertara etortzeko.Entrenatzeko leku egokiak daude bertan,mendate luzeak,motzak,ibilbide laua,menditsua…denetarik.

Guk,egun hauetan egingo duguna entrenamentu luzeak izanen dira,baita motzak ere,errekuperatzeko gorputzak deskantsu apur bat ere behar izaten du eta.Honekin gure helburua,Australiara goatzenok punttu egokia hartzea izango da.

“Kontzentrazio” hitza,hitz serioa delakoan nago.Zerbait…ez dakit,serioa.Hala dirudi,baina ez da jendeak pentsa dezakeena bezalakoa izaten.Gu,pertsonak gara eta pertsonen moduan jokatzen dugu,gure entrenamentuak egin eta deskonektatzea gustatzen zaigu(niri bai behintzat),erlaxatzea,lasai egon,beste gauz batzuk egin…Normalean,entrenamentuen ondoren masaiak hartzen ditugu,luze eta gogorrak direnenan batik-bat.Txandakatuz hartzen ibiltzen gara,nik egia esan badaukat premia pixkat,bada denbora hartu ez dudala,Vendeé izanen da azken eguna,eskertuko dute nire hankek bai!Beraz aurretik egun luzeak ditugu,herenegun iritsi ginen eta asteazkenerarte egonen gera,ordu batzuk sartzeko gaude bizikleta gainean eta beraz,aurtengo lehenengo lasterketarako punta-zorrozten hasia naiz iada.

Besterik gabe,hemndik Alicantetik agurtzen zaituztet.Hurren arte!!!

2011ko denboraldia martxan

01/12/2010

Iep!!bueno, pasa den denboraldi honi amaiera ematear gaudelakoan naiz,aldi berean baita laster hasera ere.2010 urte borobila izan delakoan naiz,2garaipen poltsikoratzeak,lasterketa garrantzitsu asko korritzeak han-hemenka,gauza asko ikastea eragin dit,baita neure buruarenganako konfidantza handitzea.Hurrengo urterako,ez dut ezer ziurtatuko baina badakit neure buruarekiko heldutasuna,fisikoki hobekiago egoteak…onerako izango direla.
Aurtengo urte hau beste zerbaitegatik ere berezia izango delakoan naiz.Bi anaiak lehen aldiz talde berean aurrez-aurre gauden momentua,anaiari zearka begiratuta,esan beharrean nago bere aurtengo denboraldiak harrituta utzi nauela,ez nuke esango,bueno ezta nik neuk egindakoa ere.Biok gustura egotekotan gaudela uste dut eta hala gaude,urte oparoa dudarik gabe.
Bestalde hurrengo urteari begira jarriak gaude dagoeneko,ni,aurreko urtean bezala Australian hasiko naiz,baita Ion ere.Ni pertsonalki gogotsu naiz lasterketa honetarako,aurreko urteko esperientziak aho zapore ona utzi zidan eta beste baterako,lasterketa ezagutzeak(edozein),asko laguntzen du.Horrek pertsonalki ziurtasun handia ematen dit,edozertarako.
Egia da Euskal Herrian neguak gogor jotzen duela,iada hasiak gara bere emaitzak pairatzen eta horrek,nahi ez bezala entrenatzea ekartzen du,horregatik kontuan hartuz Australiara goazela dexente kostako zaigulakoan naiz,baina lasai nago.
Nire aurtengo denboraldiari erreparatuz,ez naiz aspertzen 2 garaipenak aipatzeaz.Lehenik eta behin,txirrindulari bezala asko aberasten nauelako eta bestetik ez nituelako espero.Luxenburgon eta Ordizian,zeinek esango zuen?nik ez.
Bukatzeko esan,honek guztiak ilusio eta gogo handiak ematen dizkidala,denboraldi berri baten atarian egote honek,laister pedalei gogor ematen egoteak,goi maila horretan zaudela ikusteak,urteak joan-etorri progresio bat daramadala ikusteak eta nola ez,ezin ahaztu atzetik ditudan pertsona guztiak;jarraitzaile,ikusle,lagun,familia,neska-lagun…zuengatik ez balitz seguru naiz onezkero hau dena itzalia zela.Momentu txarretan zuek denak ondoan izateak,gehiago nahiz gutxiago,uste duzuena baino gehio laguntzen bait dio kirolari bati.Honegatik guztiagatik,aurtengoa handia izaten saiatuko naiz,eaba bagoaz eta…

Poloniako 1go etapa:larri-larri

01/08/2010

Lehenengo etapa eta larri izan gara 1go garaipena lortu eta liderraren mailota jazteko.Etapa borobila egin dugulakoan nago,hasera batean ihesaldian Sesma taldekidea sartu dugu,4ko taldetxo batean.Lasterketa amaieran zirkuitu bat genuen,8itzuli hain zuzen.Bagenekien sprint-ean amaituko zela etapa eta horretan saiatu gara.Gure gizin azkarra Galdos zen,eta bikain egin duelakoan naiz.Sprint-er ugari,asko taldeak %100 beraiei laguntzeko eta ez da batere erraza han sartzea,oso arriskutsua,baina mundu honetan arriskuak hartu ezean ez dago zereginik eta horretan saiatu gara.

Ni eta besteak berarekin egon gera egun osoan eta amaieran,azken metroek harte berarekin egotea egokitu zait eta ongi egin dudakoan nago.Erorketa izugarria  egon da azken kilometroan eta tentsioa agerikoa zen.Etapa osoa nahiz eta abiadura handian joan tropelean sartuta nahiko lasai joan gara eta ondorioz jendea azken kilometroetara indarrez heldu da.Azken kilometroetan nahiz eta abiadura handitu,oso zaila izan da treno 1 egotea,jendea indartsu zegoen eta izugarrizko tentsioa egon da.Ez zen erraza hor aurrean joatea baina lan bikaina egin dugulakoan naiz.

Bueno besteik gabe bihar arte esan beharrean nago,afaldu eta segituan ohera,bihar 240km bait ditugu eta deskantsatu beharrean nago.

Agurr!

Poloniako Itzulia

31/07/2010

Lehenik eta behin eskerrak eman beharrean naiz,gure animoak emtaten ibiltzen diren jarraitzaile guztiei,beraien animoengatik ez balitz ,bait litzateke posible izango aurrekoa astean hain zuzen lortu nuen nire 2.garaipena.Nola gainera oso gustura nago egindakoarekin eta ikusitakoarekin,jendearen erantzuna ikaragarria izan zen,zenbat jende,abaltzisketa,larraitz,ordizi eta inguruetan.Egia esan,esana nuen ondo egiteko gogoa nuela lasterketa honetan,etxekoa bait da,eta Luxenburgokoaren ondoren konfidantza izugarria hartu nuen.Dena alde nuelakoan naiz,errepideak,jendea,taldea…baina asko joaten dira lasterketak irabaztera,eta batek bakarrik irabazten du,bakarrak ez gehiagok,horregatik da hain zaila irabaztea.Edukitako sentsazioak bikainak izan ziren,eta bertara eramandako preparazioa bikain joan zelakoan naiz,asko lagundu bait zidan aurreko astean Madril-go itzulian parte hartzeak,banekien goruntz egingo nuela eta halaxe izan zen.

Orain Polonian gaude.Iritsi berri,atzo bertan eta bihar hasiko gara itzulia,7egun denera.Talde borrokalaria ekarri dugulakoan naiz,baina ikusiko dugu zer nolako sentsazioekin ibilitzen garen.Oso etapa luzeak dira denetik dago ordea,sprint-erako aukerak,ihesaldientzako,mendikoak…nik ikusiko dut nola aurkitzen naizen,1go eguna beti arraroa gerta bait daiteke bidaia luzeak eta gero.

Organizazio aldetik oso itxura ona du,itxura,gero ikusi behar.Akats bat ikusi diot ordea,bertako errepideak ez dire etxekoak bezalakoak,ez,asfaltoa oso fina dela ikusten da eta euri apur batekin oso arriskutsua gerta daiteke,bestalde zulo eta “ruederaz” beteak daude ia errepide guztiak.Ea ez dugun inolako arazorik izaten eta gauzak behar bezala irtetzen diren behintzat.

Gaur ez daukagu ezer handirik egiteko,goizean 9:00tan esnatu gara eta gosaldu ondoren entrenatzera irten gara.Ez dugu askorik egin 2h inguru lasai-lasai.Ondorioz goizean ez dugu askorik gosaldu,kafesnetxo bat,zereal eta ogi mami pixkatekin,zumo eta guzti noski!Orain bazkaltzera joango gara,eta arratsaldean 3 gauza gutxienez egin beharko ditugu;siesta,donostiako klasika ikusi eta masajetxo 1 hartu,jaja..Lasterketen aurreko eguna oso lasai hartzen dugu txirrindulariok,ahal dugun lasaiena,jendeak gauza desberdinak egiten ditu ordea,batzueri ez zaie siestarik egitea gustatzen eta hiriburu batean egon ezkero bueltatxoren 1 ematera ere irten ohi dira,ez da ordea gure kasua izango,hiriburua 1h30min -tara bait dugu autoz,beraz…hemen gelditu behar garelakoan naiz.Azkenik afaltzera joango gara,gaur ongi afaldu beharko dugu,nik bai behintzat,hurrengo etapak luzeak bait dira oso,nahiz eta ez izan oso gogorrak azkenean.Haseratik ikasi behar da indarrak hartzen eta horixe egingo dut gainera etapa lau hauetan indarra behar izan ohi da alferrik ibiliko zara zaindu eta zaindu,zaindu bai baina neurria hartu behar zaio,gauza guztiak bezala.

Bueno besterik gabe bukatu behar dut gaurkoa,orain bazkaltzera.Ea gero lasterketa polita ikusteko gauza garen eta gureak aurrean ibiltzen diren,ona izango bait litzateke taldearentzat.Iada badaramatzagu lasterketa batzuk patrikan eta oraindik denboraldiko azken zatia gelditzen delarik!

Bihar arte!

Ordiziko klasika 2010

27/07/2010

Amaitu jada, horrenbeste desio nuen lasterketa. Zoragarria izan da eguna, dena eiznobeto atera da: lasterketa, giroa, lagunak ezagunak…
Lasterketari dagokionean berriz, esan beharra daukat oso bizi ibili garela egun guztian zehar, abaltzisketako igoerak zein baino zein azkarrago egin ditugu eta, lautadako kilometroak ere berdintsu.
Lehenengo ihesaldian, Gari eta Sicard sartu dira baina atzetik ez geunden lasai joateko asmoz, denok izan nai genuen ordezkaritza ihesaldian eta erasoak bata bestearen atzetik zetozen.
Bgarren igoeraren ondoren, talde haundi batek ihes egin zuen 29 pertsona hain zuzen. Arriskutsuegia zen horrenbeste jenderi alde egiten uztea, eta lasterketa irabazteko zegoen Pardillaren taldea, tiraka jarri zen.
Ondoren ihesalditik bertatik, Egoitz Gartziak eta Sicard-ek alde egin zuten eta pelotoian Euskalten Euskadi jarri zen tiraka tarteko txirrindulari multzo haundi hori arrapatzeko asmoz.
Azkeneko Altzora igoera arrapatu genituen iheslariak, lasterketa bixi-bixi zijoan ordurako eta igoera horretan pelotoia hautsi egin zen.
Alegitik Amezketara bidean aurrean 30 bat txirrindulari geunden aurrean eta atzetik jendea sartzen hasi zen, momentu horretan, Arroyok jo zuen erasoa eta Ruben Reig-ekin batera hirurok alde egitea lortu genuen. Ez zen asko geratzen azkeneko igoerarako, baina atzera begiratu eta Igor Anton tiraka zetorrela ikusi nuen, gauza argi bat esan nahi zuen horrek, anaia irabazteko zegoen.
Abaltzisketako lehenengo maldetan arrapatu gintuzten eta hortik aurrera hasi zen eraso festa, nik ahal nuen moduan igo nuen eta taldetxo batean iritsi nintzen helmugaraino, hau zeharkatu bezain laister, anaiarengana joan nintzen zoriontzera.
Ikaragarria egin du horaingoan ere, ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!!!!

Ordiziako klasikara irteera

07/07/2010

Kaixo guztioi,

Izagirre anaiak taldeko kide garenok, datorren Uztailaren 25ean ORDIZIAKO KLASIKA dela eta Abaltzisketako portura egun pasa joatekoak gara, bertatik lasterketa zenbait alditan igaroko denez gure bi txirrindulariei animoak emateko asmoarekin.

Irteera goizeko 8:00tan Ormaiztegiko kruze nagusitik izango da. Bertan lasterketa amaitu ostean bazkari modukoa egiteko asmoa dugu peñaren estreinaldiko lehen ekitaldi ofiziala bezela.

Jende askok izena ematen badu autobusean joateko asmoa dago, bestela kotxeetan joango ginateke.

Animatzen diren bazkide orok UZTAILAK 15a baino lehen 25 Euro sartu beharko ditu taldeko kontu korrontean 3035-0006-89-0061026166 bere izen abizenak jarriaz, eguneko gastuak betetzeko asmoarekin. Data hau pasa eta dirua sartu ez duten bazkideek, antolaturiko irteeran parte hartzeko aukerarik ez dute izango.

Ez ahaztu Peñako nikia eramatea!!!

Luxenburgo:azkena eta lehena

07/06/2010

Azken etapa Luxenburgon,amaitu da itzulia.Iada etxean naiz.Baina lehenengoa erori da,ikaragarria,sinestezina,unkigarria…sinestu ezinik nabil oraindik orain lortutako garaipenaz.Aurreko egunetan esan bezala,banekien oso egoera onean etorria nintzela,aintzin etapa egokiarekin hasi nintzen gainera,lehenengo pausua,baina gero gauza bagaz eta besteagaz gauzak ez ziren nik nahi bezain ongi ateratzen ari.Egia esan ez nintzen gustoa,moralki ere eortzen hasia nintzen,bero ikeragarria,in potentzi apur 1…ez dakit,gauzak ongi egin izanaren lasaitasunagaz etorri eta berau ateratzen ez denean sortzen zaizun arra.Baina.

Etapa hasterako,iada gogo asko barik atera nintzen,nekea nuen(burukoa izanen zen).Baina burua mugitzen hasten denean…ez eta ez da.Castroviejo-k lortu zuen ihes egitea,eguneko ihesaldia harrapatu zuen beraz lasai ginen atzekaldean.Amaieran,Luxenburgo hiriaren erdian,zirkuito bat genuen zain.Gora-beheratsua,sigi-sagatsua eta arriskutsua oso.Tenperturak ordurako behera egin zuen,ni ere gusturago nijoan,alaiago,lasaiago,sentsazio onekin.Zirkuituan sartu bezain pronto harrapatu genituen ihesaldikoak,euriak geuri harrapatu zigun bezalaxe.Hori da hori euria egitea,tanta batzuekin hasi zena,erreka egiteko ez zen asko falta,erautsia zen.Baina ni gustura nijoan,geroz eta jende gutxiago taldean eta geroz eta gutxiago falta helmugarako.Azken itzulian sartu eta 1go aldapatxoan jo nuen erasoa,indartsu irten nintzen eta 10-15sg ireki nituen.4km faltako ziren helmugarako eta iada bakarrik nijoan lasterketa buruan,baina azken kilometroan etorri ziren Ivanov eta Carrara.Zein baino zein izen handiagoarekin,baina,ez nintzen kikildu,alderantziz,burua erbili eta gurpilean jarri nintzen,bait banekien Ivanov podiumean sartzeko ahaleginetan zetorrela,Armstrong handia atzetik bait zetorren,”ez-ez,segi-segi,tirazak errorek,heuk interes gehiago bait dituk”.Azken bihurgunean sartzerakoan ordea,ez nuen bitan pentsatu eta erasoa jo nuen,lehenengo sartu bihurgunean eta helmugaraino topera.

Orain erreza iruditzen zait,kontatzea,pentsatzea…baina egia esan ez ditut momentu onak pasa azken asteetan.Garaipen hau lehenik eta behin,momentu horietan nirekin egon direnentzat doa,ez daukat izenik esaten ibili beharrik ondotso baitdakite beraiek nortzuk diren.Azkenik,nola ez,gure peñako kide diren zale guztie bihotzez,hemn idaztea ahalbidetu  didatenei eta,niregan konfiantzarik izan ez duen pertsona orori.

Helmugaratu eta emozioa gainezka,bapatekoa golpekoa.Ez naiz ni emozioak plazaratzen dituen horietakoa,asko kostatzen zait,baina atzo,atzokoa handia izan zen.Ondoren podiuma,Armstrong handiari,Shlecki,Carrarari eskua eman eta ez dakit,handi sentitzen nintzen,gustura nintzen,arro.

Orain atsdena tokatzen da.Urtarriletik lasterketak korritzen ari naiz,Australian hasi bait nintzen,nun geratu den,urruti.Han egindakoak ahaztu dira iada.Klasikak ere pastu ditut,Robaix-a korritu,belodromora iritsi,taldelana izan da nirea orain arte,ez dut aukera handiegirik ere izan,baina.Hurrengo lasterketa  ez dakit zein izango den,baina Ordiziakoan parte hartzea gustatuko zitzaidan,etxekoa bait da,bait-baitdakit lagun asko gerturatuko direla,asko gustatzen zaidan lasterketa 1 dela ahaztu gabe.

Beno,denboraldiaren lehenengo zatia amaitutzat jotzen dut.Ea amaitu dugun hanka hauekin hasten garen.

Agurrr!!!