Saltar al contenido

Izagirre anaiak taldearekin tourrera!

01/07/2011

Kaixo guztio,

Dakizuen bezela Gorka Izagirre herritarra astear dagoen Frantziako Tourreko irteeran izango dugu.

Izagirre Anaiak Taldeak Pirineotara irteera antolatzekoak gara, Gorka eta gainontzeko Euskal txirrindulariak animatu asmoz.

Irteera Uztailak 13 Asteazkena arratsaldeko 15:30tan izango da, estanko pareko kruzetik. Bertatik Tourmaleteko magalera gerturatuko gara ( La Mongiera ) ostegunean Tourreko etapa bertan ikusteko asmoz.

Osteguna Uztailak 14ko etapa amaitu bezain laister Aubisque mendatera gerturatzeko asmoa dago, arazorik ez bada bertan gaua egin eta ostiraleko etapa bertan ikusiaz.

Ostirala Uztailak 15ko etapa amaitu ondoren, etxeruntzko bidaiari ekingo diogu, horrela Ostiral gau partean iritsiko gara Ormaiztegira.

Pertsona kopuru minimo bat apuntatzen bada, Autobus-litera batean egingo dugu bidaia, aldiz kopuru minimora iristen ez bagara beste ibilgailu batzuetan egingo da.

3 egun horietarako janaria zein loa ( autobus-litera ez balitz beteko ) ez ditua Taldeak antolatuko, bakoitzak berea ekarri beharko du.

Irteeran parte hartu nahi duenak ondorengo baldintzak bete behar ditu:

TALDEKO BAZKIDE BAZARA:

Uztaial 7 ostegunerarte duzu epea 60 Euroko diru fiantza ondorengo kontu korrontean 3305-0006-89-0061-026166 zure izen abizenarekin sartzeko.

Garrantzitsua: Behin apuntatu eta dirusarrera egin ezkero, eta ez joatea erabakitzen baduzu, dirua ez da itzuliko! 60 euro hauek findatza moduan erabiltzeko dira, seguraski bidaiaren gastuak handiagoak izango dira. Apuntatzen diren gende kopuruaren arabera kalkulatuko ditugu gastuak.

TALDEKO BAZKIDEEZ BAZARA:

Uztaial 7 ostegunerarte duzu epea 100 Euroko diru fiantza ondorengo kontu korrontean 3305-0006-89-0061-026166 zure izen abizenarekin sartzeko.  40 Euroko diferentziaren arrazoia hauxe da, taldeko bazkide izatera pasatuko zara, non taldeko kamixeta emango dizugu eta taldeak etorkizunean antolatuko dituen ekintzetan parte hartzeko aukera izango duzu.

Garrantzitsua: Behin apuntatu eta dirusarrera egin ezkero, eta ez joatea erabakitzen baduzu, dirua ez da itzuliko! 60 euro hauek findatza moduan erabiltzeko dira, seguraski bidaiaren gastuak handiagoak izango dira. Apuntatzen diren gende kopuruaren arabera kalkulatuko ditugu gastuak.

OHARRA: Ezinbestekoa da 18 urte edukitzea irteeran parte artzeko, 18 urtez azpiko pertsonak adindun pertsona batekin etorri beharko dute, bera izango delarik beraien arduradun.

Edozein duda duzuela ondorengo telefonoetara dei dezakezue:

- 626851753 (AITOR)

- 655722278 (IKER)

Besterik gabe agurtzen gara,

 

Izagirre Anaiak Taldea

 

Advertisement
Sin comentarios aún

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.