Alicante,laister etxean…
Kaixo:
Beno,egunak igarotzen ari zaizkigu eta bertan jarraitzen dugu guk.Orain arteko egunak ez dira oso egun gogorrak ere izan.Egia esan denetarik izan dugu; egun luzeak,ez hain luzeak eta motzak.Atzo,deskantsu eguna izan genuen,2 ordu exkax ibilita eta noski gero eguna luze joaten zaigu,siestatxoa bota eta arratsaldean bueltaxka bat ematera irten ginen.Batzuk zinera,bertzeak erosketatxo batzuk egitera(neu barne),gabonak gainean dira eta zerbait eraman beharko da etxekoentzat,hotelean gelditu zenik ere bada…libre izaten dugu eta bakoitzak bere gauzak egiteko baliatzen du.
Atzo,nire aspaldiko lagun batzuk etorri ziren bisitan,Pardo eta Morras.Aspaldi haiekin egon gabe nintzen eta arratsalde polita igaro genuen.Afizionatu mailan nire taldekidak izan ziren eta beraiekin tratuan jarraitzen dudan arren,aspaldian egon gabe nintzen.Hauek Benidorm-en daude entrenatzen,gu baino gehiago gainera!!jajja..batek profesionaletan bere lehen urtea izanen du(Pardo-k) eta bertzeak bigarrena.Gogotsu ikusi nituen,ilusioz eta hori ona delakoan naiz,Argentinan hasiko dira,ia-ia ni bezala,Australia,Argentina…munduaren beste puntan!
Gaur goiz hasi dugu eguna.Normalean baino goizago,ez dut ongi lo egin,kosta zait lo hartzea…gaur esfortzu probak tokatzen zaizkigu eta 9:00 hasita goiz osoa hortantxe pasako dugu,niri 11:30etan tokatzen zait,nire gelakide den Dani Sesma-rekin batera,ondoren eguna amitzeko,bazkaldu gabe(pintxoren1 jango dugu)3orduko entrenamentua.Niri horrelako egunak ez zaizkit batere gustatzen,bazkaldu gabe….ez da nire gustukoa,baina aginduak betetzeko daude edo ahusteko…..nola zen esaera??jajja..Bestalde laister etxean izanen gara,baditut gogoak etxera joateko,ez dakit,amak esan ohi dit oso etxe-zuloa naizela,arrazoi izanen du,Egun hauek oso momnotonoak izaten dira eta…burua garbitzeko denbora beharrean nago.Gabonak datoz,egia esan ez naiz oso gabon zalea,ez da ez ditudala gogoko baina…ba!ez didate ilusio handirik pizten,aurtengoa ordea desberdina delakoan naiz.
Beno besterik gabe banoa,nire ordua iristear da eta iada berandu noa.Gaurkoa egun luzea,motza,luze izango dena…beno egun guztiak berdinak direlakoan naiz baina,gaurkoak luze joko du;bazkaldu gabe…
