Saltar al contenido

Alicanten

16/12/2010

Jakingo duzue onezkero batzuk,alicanten gaudela taldearekin kontzentraturik.Ez gaude talde osoa,ez horixe,Australiara joan behar garenok eta beste gutxi batzuk,hauek nahi izan dutelako etorri dira.Denera 11 txirrindulari gaude,eta giro ona dugu geure artean.

Askok agian ez duzue jakingo kontzentrazio hitza erabiltzen denean,zer esan nahi izaten den.Beno,ni horretan saiatuko naiz;guk aste betekoa eginen dugu,hemen alicanten,beno ez da alicante hiria bera,ondoan dagoen urbanizazio batean gaude.Egia esan ez da oso toki erakargarria,nire gustu pertsonalerako,eta alicanten egon ez zaretenok lasai,ez duzue ezer asko galtzekorik eta….honek desertu itxura handi xamarra du,itxusia nire gusturako.

Egun hauetan egiten den gauza bakarra,entrenatzea izaten da,helburu bakarrarekin etortzen da taldea,entrenatzekoarekin.Kontuan hartu Euskal Herrian negua gogorra izaten dela,baina baita Europa-ko beste hainbat tokitan,beraz gurekin batera,hemn dabiltza beste hainbat talde katusha,quick step,palmans….eta beste hainbat ere hemndik ibiliko direlakoan nago.Talde aunitz etortzen dira alicante inguru hauetara,neguko preparazioa lantzeko asmoz;tokiak,tenperaturak…arrazoi nahikoa bertara etortzeko.Entrenatzeko leku egokiak daude bertan,mendate luzeak,motzak,ibilbide laua,menditsua…denetarik.

Guk,egun hauetan egingo duguna entrenamentu luzeak izanen dira,baita motzak ere,errekuperatzeko gorputzak deskantsu apur bat ere behar izaten du eta.Honekin gure helburua,Australiara goatzenok punttu egokia hartzea izango da.

“Kontzentrazio” hitza,hitz serioa delakoan nago.Zerbait…ez dakit,serioa.Hala dirudi,baina ez da jendeak pentsa dezakeena bezalakoa izaten.Gu,pertsonak gara eta pertsonen moduan jokatzen dugu,gure entrenamentuak egin eta deskonektatzea gustatzen zaigu(niri bai behintzat),erlaxatzea,lasai egon,beste gauz batzuk egin…Normalean,entrenamentuen ondoren masaiak hartzen ditugu,luze eta gogorrak direnenan batik-bat.Txandakatuz hartzen ibiltzen gara,nik egia esan badaukat premia pixkat,bada denbora hartu ez dudala,Vendeé izanen da azken eguna,eskertuko dute nire hankek bai!Beraz aurretik egun luzeak ditugu,herenegun iritsi ginen eta asteazkenerarte egonen gera,ordu batzuk sartzeko gaude bizikleta gainean eta beraz,aurtengo lehenengo lasterketarako punta-zorrozten hasia naiz iada.

Besterik gabe,hemndik Alicantetik agurtzen zaituztet.Hurren arte!!!

Advertisement
Sin comentarios aún

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.