Saltar al contenido

2011ko denboraldia martxan

01/12/2010

Iep!!bueno, pasa den denboraldi honi amaiera ematear gaudelakoan naiz,aldi berean baita laster hasera ere.2010 urte borobila izan delakoan naiz,2garaipen poltsikoratzeak,lasterketa garrantzitsu asko korritzeak han-hemenka,gauza asko ikastea eragin dit,baita neure buruarenganako konfidantza handitzea.Hurrengo urterako,ez dut ezer ziurtatuko baina badakit neure buruarekiko heldutasuna,fisikoki hobekiago egoteak…onerako izango direla.
Aurtengo urte hau beste zerbaitegatik ere berezia izango delakoan naiz.Bi anaiak lehen aldiz talde berean aurrez-aurre gauden momentua,anaiari zearka begiratuta,esan beharrean nago bere aurtengo denboraldiak harrituta utzi nauela,ez nuke esango,bueno ezta nik neuk egindakoa ere.Biok gustura egotekotan gaudela uste dut eta hala gaude,urte oparoa dudarik gabe.
Bestalde hurrengo urteari begira jarriak gaude dagoeneko,ni,aurreko urtean bezala Australian hasiko naiz,baita Ion ere.Ni pertsonalki gogotsu naiz lasterketa honetarako,aurreko urteko esperientziak aho zapore ona utzi zidan eta beste baterako,lasterketa ezagutzeak(edozein),asko laguntzen du.Horrek pertsonalki ziurtasun handia ematen dit,edozertarako.
Egia da Euskal Herrian neguak gogor jotzen duela,iada hasiak gara bere emaitzak pairatzen eta horrek,nahi ez bezala entrenatzea ekartzen du,horregatik kontuan hartuz Australiara goazela dexente kostako zaigulakoan naiz,baina lasai nago.
Nire aurtengo denboraldiari erreparatuz,ez naiz aspertzen 2 garaipenak aipatzeaz.Lehenik eta behin,txirrindulari bezala asko aberasten nauelako eta bestetik ez nituelako espero.Luxenburgon eta Ordizian,zeinek esango zuen?nik ez.
Bukatzeko esan,honek guztiak ilusio eta gogo handiak ematen dizkidala,denboraldi berri baten atarian egote honek,laister pedalei gogor ematen egoteak,goi maila horretan zaudela ikusteak,urteak joan-etorri progresio bat daramadala ikusteak eta nola ez,ezin ahaztu atzetik ditudan pertsona guztiak;jarraitzaile,ikusle,lagun,familia,neska-lagun…zuengatik ez balitz seguru naiz onezkero hau dena itzalia zela.Momentu txarretan zuek denak ondoan izateak,gehiago nahiz gutxiago,uste duzuena baino gehio laguntzen bait dio kirolari bati.Honegatik guztiagatik,aurtengoa handia izaten saiatuko naiz,eaba bagoaz eta…

Advertisement
Sin comentarios aún

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.