Poloniako 1go etapa:larri-larri
Lehenengo etapa eta larri izan gara 1go garaipena lortu eta liderraren mailota jazteko.Etapa borobila egin dugulakoan nago,hasera batean ihesaldian Sesma taldekidea sartu dugu,4ko taldetxo batean.Lasterketa amaieran zirkuitu bat genuen,8itzuli hain zuzen.Bagenekien sprint-ean amaituko zela etapa eta horretan saiatu gara.Gure gizin azkarra Galdos zen,eta bikain egin duelakoan naiz.Sprint-er ugari,asko taldeak %100 beraiei laguntzeko eta ez da batere erraza han sartzea,oso arriskutsua,baina mundu honetan arriskuak hartu ezean ez dago zereginik eta horretan saiatu gara.
Ni eta besteak berarekin egon gera egun osoan eta amaieran,azken metroek harte berarekin egotea egokitu zait eta ongi egin dudakoan nago.Erorketa izugarria egon da azken kilometroan eta tentsioa agerikoa zen.Etapa osoa nahiz eta abiadura handian joan tropelean sartuta nahiko lasai joan gara eta ondorioz jendea azken kilometroetara indarrez heldu da.Azken kilometroetan nahiz eta abiadura handitu,oso zaila izan da treno 1 egotea,jendea indartsu zegoen eta izugarrizko tentsioa egon da.Ez zen erraza hor aurrean joatea baina lan bikaina egin dugulakoan naiz.
Bueno besteik gabe bihar arte esan beharrean nago,afaldu eta segituan ohera,bihar 240km bait ditugu eta deskantsatu beharrean nago.
Agurr!
