Poloniako Itzulia
Lehenik eta behin eskerrak eman beharrean naiz,gure animoak emtaten ibiltzen diren jarraitzaile guztiei,beraien animoengatik ez balitz ,bait litzateke posible izango aurrekoa astean hain zuzen lortu nuen nire 2.garaipena.Nola gainera oso gustura nago egindakoarekin eta ikusitakoarekin,jendearen erantzuna ikaragarria izan zen,zenbat jende,abaltzisketa,larraitz,ordizi eta inguruetan.Egia esan,esana nuen ondo egiteko gogoa nuela lasterketa honetan,etxekoa bait da,eta Luxenburgokoaren ondoren konfidantza izugarria hartu nuen.Dena alde nuelakoan naiz,errepideak,jendea,taldea…baina asko joaten dira lasterketak irabaztera,eta batek bakarrik irabazten du,bakarrak ez gehiagok,horregatik da hain zaila irabaztea.Edukitako sentsazioak bikainak izan ziren,eta bertara eramandako preparazioa bikain joan zelakoan naiz,asko lagundu bait zidan aurreko astean Madril-go itzulian parte hartzeak,banekien goruntz egingo nuela eta halaxe izan zen.
Orain Polonian gaude.Iritsi berri,atzo bertan eta bihar hasiko gara itzulia,7egun denera.Talde borrokalaria ekarri dugulakoan naiz,baina ikusiko dugu zer nolako sentsazioekin ibilitzen garen.Oso etapa luzeak dira denetik dago ordea,sprint-erako aukerak,ihesaldientzako,mendikoak…nik ikusiko dut nola aurkitzen naizen,1go eguna beti arraroa gerta bait daiteke bidaia luzeak eta gero.
Organizazio aldetik oso itxura ona du,itxura,gero ikusi behar.Akats bat ikusi diot ordea,bertako errepideak ez dire etxekoak bezalakoak,ez,asfaltoa oso fina dela ikusten da eta euri apur batekin oso arriskutsua gerta daiteke,bestalde zulo eta “ruederaz” beteak daude ia errepide guztiak.Ea ez dugun inolako arazorik izaten eta gauzak behar bezala irtetzen diren behintzat.
Gaur ez daukagu ezer handirik egiteko,goizean 9:00tan esnatu gara eta gosaldu ondoren entrenatzera irten gara.Ez dugu askorik egin 2h inguru lasai-lasai.Ondorioz goizean ez dugu askorik gosaldu,kafesnetxo bat,zereal eta ogi mami pixkatekin,zumo eta guzti noski!Orain bazkaltzera joango gara,eta arratsaldean 3 gauza gutxienez egin beharko ditugu;siesta,donostiako klasika ikusi eta masajetxo 1 hartu,jaja..Lasterketen aurreko eguna oso lasai hartzen dugu txirrindulariok,ahal dugun lasaiena,jendeak gauza desberdinak egiten ditu ordea,batzueri ez zaie siestarik egitea gustatzen eta hiriburu batean egon ezkero bueltatxoren 1 ematera ere irten ohi dira,ez da ordea gure kasua izango,hiriburua 1h30min -tara bait dugu autoz,beraz…hemen gelditu behar garelakoan naiz.Azkenik afaltzera joango gara,gaur ongi afaldu beharko dugu,nik bai behintzat,hurrengo etapak luzeak bait dira oso,nahiz eta ez izan oso gogorrak azkenean.Haseratik ikasi behar da indarrak hartzen eta horixe egingo dut gainera etapa lau hauetan indarra behar izan ohi da alferrik ibiliko zara zaindu eta zaindu,zaindu bai baina neurria hartu behar zaio,gauza guztiak bezala.
Bueno besterik gabe bukatu behar dut gaurkoa,orain bazkaltzera.Ea gero lasterketa polita ikusteko gauza garen eta gureak aurrean ibiltzen diren,ona izango bait litzateke taldearentzat.Iada badaramatzagu lasterketa batzuk patrikan eta oraindik denboraldiko azken zatia gelditzen delarik!
Bihar arte!
