Saltar al contenido

Ordiziko klasika 2010

27/07/2010

Amaitu jada, horrenbeste desio nuen lasterketa. Zoragarria izan da eguna, dena eiznobeto atera da: lasterketa, giroa, lagunak ezagunak…
Lasterketari dagokionean berriz, esan beharra daukat oso bizi ibili garela egun guztian zehar, abaltzisketako igoerak zein baino zein azkarrago egin ditugu eta, lautadako kilometroak ere berdintsu.
Lehenengo ihesaldian, Gari eta Sicard sartu dira baina atzetik ez geunden lasai joateko asmoz, denok izan nai genuen ordezkaritza ihesaldian eta erasoak bata bestearen atzetik zetozen.
Bgarren igoeraren ondoren, talde haundi batek ihes egin zuen 29 pertsona hain zuzen. Arriskutsuegia zen horrenbeste jenderi alde egiten uztea, eta lasterketa irabazteko zegoen Pardillaren taldea, tiraka jarri zen.
Ondoren ihesalditik bertatik, Egoitz Gartziak eta Sicard-ek alde egin zuten eta pelotoian Euskalten Euskadi jarri zen tiraka tarteko txirrindulari multzo haundi hori arrapatzeko asmoz.
Azkeneko Altzora igoera arrapatu genituen iheslariak, lasterketa bixi-bixi zijoan ordurako eta igoera horretan pelotoia hautsi egin zen.
Alegitik Amezketara bidean aurrean 30 bat txirrindulari geunden aurrean eta atzetik jendea sartzen hasi zen, momentu horretan, Arroyok jo zuen erasoa eta Ruben Reig-ekin batera hirurok alde egitea lortu genuen. Ez zen asko geratzen azkeneko igoerarako, baina atzera begiratu eta Igor Anton tiraka zetorrela ikusi nuen, gauza argi bat esan nahi zuen horrek, anaia irabazteko zegoen.
Abaltzisketako lehenengo maldetan arrapatu gintuzten eta hortik aurrera hasi zen eraso festa, nik ahal nuen moduan igo nuen eta taldetxo batean iritsi nintzen helmugaraino, hau zeharkatu bezain laister, anaiarengana joan nintzen zoriontzera.
Ikaragarria egin du horaingoan ere, ZORIONAK TXAPELDUN!!!!!!!!

Advertisement
Sin comentarios aún

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.