Ordiziako klasikara irteera
Kaixo guztioi,
Izagirre anaiak taldeko kide garenok, datorren Uztailaren 25ean ORDIZIAKO KLASIKA dela eta Abaltzisketako portura egun pasa joatekoak gara, bertatik lasterketa zenbait alditan igaroko denez gure bi txirrindulariei animoak emateko asmoarekin.
Irteera goizeko 8:00tan Ormaiztegiko kruze nagusitik izango da. Bertan lasterketa amaitu ostean bazkari modukoa egiteko asmoa dugu peñaren estreinaldiko lehen ekitaldi ofiziala bezela.
Jende askok izena ematen badu autobusean joateko asmoa dago, bestela kotxeetan joango ginateke.
Animatzen diren bazkide orok UZTAILAK 15a baino lehen 25 Euro sartu beharko ditu taldeko kontu korrontean 3035-0006-89-0061026166 bere izen abizenak jarriaz, eguneko gastuak betetzeko asmoarekin. Data hau pasa eta dirua sartu ez duten bazkideek, antolaturiko irteeran parte hartzeko aukerarik ez dute izango.
Ez ahaztu Peñako nikia eramatea!!!
